Nafarroako Gorteen Ereserkia
Nafarroako Gorteen ereserkia | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa |
Beste izendapenak | Nafarroako ereserkia Nafarroako Erresumaren ereserkia Erresumako ereserkia Himno de las Cortes Marcha para la entrada del Reyno |
Jatorria | Iruñeko katedraleko klaustroan Gorteak igarotzean jotzen zen pasaklaustro barrokoa |
Hitzak | Euskaraz: Jose Maria Azpiroz Gaztelaniaz: Manuel Iribarren, 1971[1] |
Musika | Ezezaguna |
Onarpen data | 1985 |
Multimedia | "Nafarroako Gorteen ereserkia" ereserkiaren bideoa ikusi eta entzuteko sakatu hemen (Joseba Tapiaren bertsioa) |
Gorteen Ereserkia Nafarroako Foru Erkidegoko ereserki ofiziala da Nafarroako Sinboloei buruzko 24/2003 Foru Legearen arabera (2003ko apirilaren 4koa).[2]
Ereserkiaren jatorrizko doinua, "Erresumako Gortearen Sartzerako Martxa" izeneko pasaklaustro barrokoa da, Iruñeko katedraleko klaustroan jotzen zen Nafarroako Gorteetako kideak batzarretara zihoazenean.
Martxa hori XIX. mendetik jotzen zen ospakizun ofizial nagusietan, eta Nafarroaren ereserkitzat nahiz eta 1985era arte ez zen ofizialki aitortu, Foru Lege hura onartu zen arte.
Nafarroako Gobernuak ereserkiaren harmonizazio ofiziala onartu zuen 1993an eta Manuel Iribarrenek 1971n idatzitako hitzak erantsi zizkion, Jose Maria Azpirozek euskaraturik.[1]
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz Nafarroa, Gaiten denok bat, |
Gaztelaniaz Por Navarra, En cordial unión, |
Ereserki ez ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hermilio Oloritzek 1894an Cartilla Foral manifestuan honako ereserki proposatu zuen:[3]
« | Blandid los aceros / a Dios invocad / que vivan los Fueros / navarros gritad / Navarra, patria de héroes, / Tú que supiste ser / en tus empresas fuerte / y a tus deberes fiel / no sufras la coyunda / de vergonzosa ley / ni gimas como esclava / cuando eras Reina ayer. / Blandid los aceros / a Dios invocad / que vivan los Fueros / navarros gritad / Morir es mejor que / humillar en el polvo la frente / perdido el honor. | » |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Nafarroako Foru Erkidegoaren sinboloakː armarria, bandera eta ereserkia, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunea.
- ↑ 24/2003 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako sinboloei buruzkoa
- ↑ (Gaztelaniaz) Testu osoa Euskal Herriko Karlista Alderdiaren webgunean
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako ereserkiaren doinua, bakarrik
- Nafarroako ereserkia, euskaraz abestua
- Nafarroako ereserkia, gaztelaniaz abestua